Gure berezitasuna

Urte askotan egindako ikerketa lanak erakutsi digu Euskal Herriko lehengo sagarrondoak basatiak direla, hau da, oina sagar patxakarena dutela . Urte askoko arbola osasuntsuak dira, eta ematen dituzten sagarrek nutrizio balio handia dute, zergatik eta haren zainak sakon errotzen direlako eta lurraren maila horretan askoz ere hazkurri handiagoa dagoelako. Fruituak mineral horiek guztiak xurgatzen ditu; merkatuan dabilen sagarrak; ordea; ezin eskuratu ditu.
16-3

Gogorragoak izurrien eta gaitzen aurka

Gainera, frogatuta dago, askoz ere erresistentzia handiagoa diela izurrite eta gaitzen aurka. Mendialdeko arbola gogorrak dira, haritzaren gisako zain indartxuak dituztenak, traba guztiei aurre egiteko; haize kolpe zakarrei aurre egiten diete, eta emankorrak dira mendi malda handietan eta ugalkortasun gutxiko lurretan , baita hezetasun handiko lekuetan ere; gainera, gogor egiten diete edozein gaitz klaseri (zorria, onddoak, fitoftora…).

Oso emankorra

Patxakaondoa arbola eskuzabala da. Fruitu ekoizpen handikoa, bere genetikari eta izaerari esker. Fruituen zaporea, elikagaiek eta iraunkortasunak ez dute inolako zerikusirik merkatuan aurkitzen ditugun sagarrekin. Bere sagarrek sagar gustua dute, egiazko sagarrarena.
17
18

Iraupena

Gure arboletako fruitua ekaina bitarte egon daiteke ganbaran, bere usaina, gustua, itxura eta mantenugaiak galdu gabe. Horrez gain, patxaka oina duten arbolek asko luzatzen dute beraien bizia; izan ere, merkatuko sagarrondo batek 15-30 urteko bizitza duen bitartean, 100 edo 150 urtekoa du basatiaren oina duen sagarrondo batek.