Berreskuratutako barietateak

Berreskuratutako barietateak saltzen ditugu, baina txertatu gabeko patxaka oinak ere baditugu, bakoitzak erabaki dezan zein sagar mota nahi duen ernamuintzea.

San Juan

Noiz ontzen den: Ekainaren 25etik uztailaren 10era

Noiz arte irauten duen:

Kolorea: Gorria orban txuriekin

Tamaina: Erdi tamainakoa

Gustua: xamurra eta gozoa

San Juan sagarra urteko lehenbizikoetakoa da, ekainaren hondarrean ontzen baita. Urtsua eta xamurra da, erdi tamainakoa, eta kolore gorria orban txuriduna du. Gorputza eta ezaugarri egokiak ditu sagar honek.

Udazken gozua

Noiz ontzen den: Urriaren 15etik 30era

Noiz arte irauten duen: Apirilaren azkenak arte

Kolorea: Gorri purpura

Tamaina: Handia

Gustua: Oso gozoa

Sagar freskagarria da, ur asko duena, gozoa eta oso gustu arinekoa. Urriaren hondarrean biltzen da eta luze irauten du. Beste barietateek baino azal lodixeagoa du. Sagar indartxua eta betea da, asetzen duen horietakoa. Sukaldean erabiltzeko ere egokia da.

Negu sagar xuria

Noiz biltzen den: Azaroaren 1etik 10era

Noiz ontzen den: Abendutik aurrera

Noiz arte irauten duen: Ekaina arte

Kolorea: Horia

Tamaina: Handia

Gustua: Gazi-geza, hagitz goxoa

Azaroaren hasieran biltzen da. Iraupen handienetakoa duen sagarra da. Abendura arte garratza egoten da, baina ondu ahala, gozo-gozua bihurtzen da eta kolore horixka atsegina hartzen du. Gordinik jaten da, bere azalarekin, azal fina eta leuna baitu. Oso erraz digeritzen da, eta oso egokia da gauetarako. Primerakoa adinekoentzat nahiz haurrentzat.

Erregin sagar horia (Errezila)

Noiz biltzen den: Azaroaren 1etik 10era

Noiz ontzen den: Abendutik aurrera

Noiz arte irauten duen: Ekaina arte

Kolorea: Horia, russetduna

Tamaina: Erdi tamainakoa

Gustua: Gazi-geza, goxoa eta usain handikoa.

Luze irauten duen sagarra da, ekainaren hasiera bitarte ongi kontserbatzen baita. Erreta jateko bikaina. Ondu-ondua dagoenean jatea komeni da. Horia da, “russet” esaten zaion pinta txiki batzuekin; sagar gehienek baino usain handiagoa du.

Erregin sagar gorria

Noiz biltzen den: Urriaren 15etik 30era

Noiz ontzen den: Azaroa

Noiz arte irauten duen: Apirila arte

Kolorea: Hori gorrixka eta russetduna

Tamaina: Erdi tamainakoa – Handia

Gustua: Gozoa eta usain handikoa

Sagar handia da, eta sukaldean erabiltzeko bikaina. Usain handikoa eta barietate gozoenetako bat da, oso erraz digeritzen dena. Oso arina urdailerako.

Garzabala

Noiz ontzen den: Uztailaren 25 tik abuztuaren 15 era

Kolorea: Horia eta arroxa

Tamaina: Handia

Gustua: Gozua azido puntu batekin

Abuztu hasierako gorputz handiko sagarra da, Forma laua eta kolore arrosa hondo horiduna du. Oso sagar egokia gustu fresko eta azido puntu batekin bilatzen dutenentzat.

Santiago

Noiz ontzen den: Uztailaren 20tik 30era

Kolorea: Gorria

Tamaina: Erdi tamainakoa

Gustua: Gozoa

Uztail hondar aldera ontzen da, Santiagotan; hortaz, udako sagarra da, eta sasoi horretan jan beharrekoa. Gozoa eta haragi gorrixka duena, azala bezala.

Amabirjin

Noiz ontzen den: Abuztuaren 10etik 25era

Kolorea: Horia

Tamaina: Erdi tamainakoa – Handia

Gustua: Gozoa

Udako sagarra da, abuztuaren erdialdekoa. Handia da eta sasoian jan beharrekoa. Gozoa eta oso zapore goxokoa.

Arkumexa

Noiz ontzen den: Irailean

Kolorea: Horia, orban gorrixkekin

Tamaina: Erdi tamainakoa – Handia

Gustua: Gozoa

Sasoian jateko egokia bada ere, urria edo azaroa bitarte irauten du. Gorria da eta hondo horixka du. Erdi tamainakoa da. Euskal lurretan prestijio handikoa da sagar hau, eta, neurri handi batean galdu egin bada ere, pixkanaka-pixkanaka berreskuratzen ari gara gure lurretan.

Anís

Noiz ontzen den: Irailean

Kolorea: Marroi laranjatxua

Tamaina: Erdi tamainakoa

Gustua: Gozoa eta freskotasun handikoa

Laranja kolore bizikoa da, eta irailaren hasieran ontzen da. Sagar gozoa da, hala ere, anis antzekoa du azken aldaera. Hain zuzen ere hortik datorkio izena. Luzekara eta puntazorrotza da.

Medizin

Noiz ontzen den: Urriaren 15etik 30era

Noiz arte irauten duen: Apirilaren azkenak arte

Kolorea: Gorri purpura orban plateatuekin

Tamaina: Handia

Gustua: Gozoa

Sagar beratxa eta oso leuna da. Egokia urdaila delikatua duten haientzat. Azal mehekoa eta oso sagar egokia gordinik jateko. Bere kolore gorri bizia orban plateatuekin  negua aurrera joan ala ebolozionatuz doa, fruitu kolore granateduna bihurta arte.

Sagar mota gehiagoren gainean jakin nahi baduzu, galde iezaguzu!

Bestelako zerbaiten bila bazabiltza, idatz iezaguzu, inolako konpromisorik gabe