Zubialde patxakak

null

Euskal Herriko bertako sagarrondo autoktonoak berreskuratzeko, mantentzeko, zaintzeko eta ordezkatzeko asmoa izan da Zubialde Patxakak proiektuaren jatorria. Gure mendi mazeletako belardietan patxaka, oina (Malus Silvestris) bezain baliotsua den zerbait ez galtzea eta baserrietan iraun duten gero eta urriago diren sagarrondo barietateak zabaltzea, horixe da gure nahia.

Hala ere, ez da gure xede bakarra gure lurretako bertako barietate autoktonoak iraunaraztea. Hartu dugun eskarmentu handiari eta herriko zaharrek erakutsi dizkiguten aspaldiko ezagutzei esker, balio berri bat erantsi diogu gure sustraien kontserbazioari. Zubialdeko mintegian ekoizten ditugun sagarrondo motek hobekuntza handia dakarte arbolaren eta fruituaren kalitatean.

Zubialdeko patxakak gogorragoak dira gaitzen aurka, eta askoz ere emankorragoak dira beren bizitza osoan. Gauza bera erran daiteke arbola horiek ematen duten fruituaz. Behin bildu ondotik sagarrek izaten duten nutrizio balioak, zaporeak, usainak, formak eta iraunkortasunak ez dute inolako zerikusirik normalean salgai aurkituko ditugun sagarrekin.

Gure oinarriak

null

  • Patxaka sagarrondo basatiaren oina berreskuratzea, mantentzea, zaintzea eta ordezkatzea.
  • Euskal Herriko bertako barietate autoktono desberdinak berreskuratzea, mantentzea, zaintzea eta ordezkatzea.

Mugitzen gaituzten printzipioak

null
null

Berreskuratzea

Eskuz eta kontu handiz hautatu eta bereizten ditugu Nafarroako mendietako Patxaka arbola autoktonoetatik biltzen ditugun haziak. Horrekin batera, gainera, inguruko zenbait sagarrondo barietate autoktonoak berreskuratzen ditugu.
null

Kalitatea

Mintegiko Hazi eta Landare Ekoizleen Erregistro Nazionalak miatuak dira gure arbola guztiak, Nafarroako Erregistroan inskribatuta gaudenez gero.
null

Osasun Kontrolak

Landare ziurtagiridunak dira, inolako birus eta gaixotasunik gabeak, foru agintarien kontrolak pasatuak.
null

Konpromisoa

Patxaka oina eta bertako barietate onenak berreskuratzeko egiten dugu hau guztia. Ingurua zaindu eta lurrari gure esker ona itzuli ematen dizkigun fruituengatik.
null

Zaintza eta maina

Zorrotz eta poliki-poliki aukeratzen ditugu haziak; kontu handiz eta goxoki bereizi eta lehorrarazten ditugu. Gero, gure artisau mintegian ereiten ditugu eskuz, eta garaia heltzean, birlandatu eta txertatu egiten ditugu.
null

Tratu pertsonalizatua

Gure bezeroak ezagutzea gustatzen zaigu, eta dituen beharren, nahien eta gustuen arabera erantzutea bakoitzari. Poz handia da zuhaitzaren aldatze prozesu osoa segitzea eta haiekin batera bizitzea.
Nahi al duzu elkarrekin lan egitea? Mintegi eta bezero, bertako barietate autoktonoak berreskuratzen.